Jolasari ematen ez diogun garrantzia
Imagine Elephants dokumentalak planteatzen duen hausnarketa sakona da eta jolasa eta hezkuntzari buruzko ideia tradizional askoren kontra egiten du. Dokumentalean jolasari buruz hitz egiten da nagusiki, batez ere jolasa umearekin duen harremanean sakonduz. Dokumentalak egiten duen hausnarketak jolas librean eta autonomian oinarritutako haurren garapenaren ikuspegi alternatibo eta aberasgarria jorratzen du. Dokumental honek gurasoei, hezitzaileei eta, oro har, helduei, haurrek mundua nola esploratzen duten behatzera eta baloratzera gonbidatzen ditu, murrizketarik gabe jolasteko aukera ematen zaienean. Era berean, erakusten du ikasketa hoberenak ez datoztela beti egitura zurrunetatik edo erabateko kontroletik, baizik eta jolasak diren bezalako esperientzia esanguratsuetatik.
Dokumental honetan aipatzen den ideia lehenetariko ete garrantzitsuenetariko bat hurrengoa da, Jolasa eskubide bat da umeentzat, hau definizioz, beharrezkoa den eta era berean ukaezina den zerbait da. Irakasle, guraso edo tutore moduan, ezin dugu inolaz ere ume bati jolastea debekatu, are gehiago, dokumentalean, umeei jolastera bultzatzera animatzen gaitu. Gainera, dokumentalean bertan, jolasa duen garrantziaz hitz egiten da, gehienbat umean zentratuz, baina baita ere gure heldutasunean duen garrantzia kontuan hartuz.
Dibertsioa da haurrak jolasean berez parte hartzera bultzatzen dituen motorra, prozesua gozatzen baitute helburu zehatzik bilatu gabe. Gozamen-egoera horrek haurrak esploratzera eta esperimentatzera motibatuta dauden ingurune bat sortzen du, eta horrek modu naturalean ikasteko eta trebetasun kognitiboak, sozialak eta emozionalak garatzeko aukera ematen die. Ondo pasatzeak eta aske jolasteak elkarri lotuta daudenez, ikaskuntzarekiko eta aurkikuntzarekiko jarrera irekia sustatzen dute.
Bideoan, haurrek erabakiak hartzeko, beren arriskuak kudeatzeko eta akatsetatik ikasteko ingurune seguru eta errespetuzkoak sortzearen garrantzia aztertzen da. Ideia nagusia da haurrek sortzetiko jakin-mina dutela eta, etengabe esku hartzen ez dutenez, helduek gaitasun garrantzitsuak garatzeko aukera ematen dutela, hala nola sormena, erresilientzia eta arazoak konpontzeko gaitasuna. Ikuspegi hori garapen kognitiboari buruzko ikerketetan oinarritzen da, eta batez ere balioa emanten dute norberaren interesak eta motibazioak bultzatutako ikaskuntza eraginkorragoa dela, iraunkorra dela kanpotik inposatutakoa dena baino. Lehen honen adibide argienak jolasetan oinarritutako metodologiak berritzaileak dira, haurra edukiaren haurretik jartzen denean. Eta bigarrena, noski, modelo tradizionalagoak, non eduki soila transmititzea lehenesten den, umearen ongizatea eta gaitasunen garapena alde batera utziz.
Dokumentalean lantzen den beste funtsezko alderdi bat, umea ez den norbait jolasean interferentzen duenean da, helduek, batzuetan nahi gabe, haurraren autonomian nola eragin dezaketen jorratuz. Adibidez, etengabe irtenbideak eskaintzean, jolasa gehiegi zuzentzean edo emaitzak bilatzen saiatzean, modu horretan, haurrak bere jokabide ezberdinak esploratzeko eta garatzeko aukera murrizten dio. Horren ondorioz, helduen gidaritzan mendekotasuna dago, eta horrek bere konfiantza eta kontzeptu ezezagunei aurre egiteko gaitasuna mugatzen ditu. Hemengo mezua da, beharrezkoa denean bakarrik esku hartzen dutenean, helduek aukera ematen dietela haurrei beren ikaskuntza gidatzeko eta autokonfiantza baliotsua irabazteko. Beraz, ideia honetan oinarritzen bagara, jolasa ematen ari den denbora tartean, irakaslearen gidari eta bide-zuzendari papera alde batera utzi behar dugu, izan ere, orain aipatu dudan moduan, jolasterako orduan haurrak autonomia behar du.
Honekin batera, jolasak daukan beste ezaugarri bat aipa dezakegu, jolasa ez duela zertan araurik izan behar, aurretik aipatu dugun moduan, jolasa gidaritza edo zuzentze modu bat jasatzen duenean, haurrarentzat dituen abantaila ugari galtzen ditu. Aurreko paragrafoan helduek eman dezaketen gidaritzak aipatu ditut, baina jolasak berak dituen arauak kalte berberak ere suposatu ditzake. Dokumentalean, pedagogo batek hau ulertzeko adibide oso argi ipintzen du. Futbola, futbolean jolasten badugu ere, ezin daiteke futbola jolas moduan sailkatu, pilota bati ostikoak ematea aldiz, bai. Hau da, pilotaren jolasari arauak gehituz joan egin gara hau jolas bat baino kirol bat bihurtu dugula.
Honen harira, Imagine elephants-en jolas librearen kontzeptua uztartzen da, araurik gabeko, gidaritzarik gabeko, soilik dibertitzeko den jolasa. Dokumentalak sustatzen duen "jolas librearen" kontzeptua ez da aisialdiko une soil bat soilik, garapenerako funtsezko jarduera baita ere, helduok ikasten edo lan egiten ematen dugun denborarekin konparatu daitekeena. Jolasa, haurrek beren ideiak probatzeko, errealitatearekin esperimentatzeko, mugak ulertzeko eta sormena sustatzeko erabiltzen duten espazioa da. Emaitzen bat lortzeko presiorik gabe, haurrek plazerra aurkitzen dute esplorazio eta aurkikuntza-prozesuan bertan, eta horrek ikasteko nahia indartzen die, gainera, jada dakigun moduan, haurrek erraztasun handia dute ezagutzak eskuratzeko, hortaz, jolas librea aurrera eramateko, haurtzaroa baino garai aproposagorik ez dago.
Laburbilduz, ulertu behar dugu, batez ere helduenok, jolasa ezinbestekoa den zerbait dela, are gehiago, jolasa eskubide kontsideratu behar dugu. Jolasa hezkuntzaren osagai baten moduan hartu behar dugu, haurrak, jolasean era autonomoago batean ikasteko gai direlako. Era berean, jolasak autonomia hau bultzatu egin behar du, ahalik eta arau gutxien inposatuz. Jolasa, haurraren gaitasun ugari garatzeko trena aparta da, hala nola, sormena, esploratzeko nahia eta era berean gaitasuna, arazoak konpontzeko gaitasuna eta beste hainbat.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina