Teknografia
Egia esanda ez dut betidanik buruan izan irakaslea izatearen ideia, nire 6-8 urteko buruari irakaslea izateko ikasketak egiten ari naizela esango banio, ez dakit zer pentsatuko nukeen, baina ziur nago gutxienez harrituko nintzela, dena den, urte hoietan, ni neu behintzat oso gutxi pentsatzen nuen etorkizun hain urruti batean. Ostera, 12 urte nituela, hau da, DBHn nengoela, ideia hori guztiz gorroto iznuen denbora luze batez, garai hartako irakasleekin izandako esperientziak nahiko txarrak izan baitziren, eta ez nuen inolaz nire burua horrelako lanbide batean ikusi nahi etorkizun batean.
Azkenean, batxilergoan, karrera aukeratzeko momentua iristen ari zen. Buruari buelta batzuk eman ostean, umeekin lan egiten ari nintzenez atletismo eskola batean, konturatu nintzen umeekin lan egin nahi nuela etorkizun batean. Horregatik, haur hezkuntza aukeratu nuen, umeen hezkuntza prozesuan hasiera-hasieratik parte hartzeko.
Erabaki hau hartzeko nire haur hezkuntzako irakasleetaz ditudan oroitzapenak ere asko lagundu izan didate, haur hezkuntzan zehar bi irakasle izan nituen, “Enekomaisu” eta Alizia, beraz, modu batez, haiek bi dira nire erreferente edo ereduak etorkizunerako. Ez dut arrazoi zehatzik hauek bi eredutzat hartzeko, baina lortu nahiko nuke, ni eraman ditudan moduan, nire ikasleak nitaz oroitzapen onak eramatea.
Haur hezkuntzako garaian pentsatuz, 0-5 urte tartean, oso garai garrantzitsua dela uste dut, izan ere, hezkuntza prozesuaren hasiera da, eta era berean, datorren prozesu osoari aurre egiteko jarrera baldintzatuko du. Hau da, nire ustez, garrantzitsua da haur hezkuntzan umea gustora egotea, ostera aurrera eramango dituen ikasketa guztiak nola burutuko dituen baldintzatu egingo baitu.
Momentu honetan, nire 4-5 urteko buruari irakasle bat jarri beharko banio, hurrengo ezaugarriak izatea guztatuko litzaidake. Umea ulertu behar du ahalik eta hoberen, umea guztiz ulertzea ezinezkoa bada ere adin desberdintasuna dela eta, irakaslea geroz eta empatikoagoa denean, orduan eta umearentzat hobea izango da. Gainera, irakaslea denbora osoan jarrera aktiboa izatea ere gustatuko litzaidake, adin hauetako umeak momentu oro atentzioa behar baitute. Hala ere, garrantzitsua da identifikatzea ume bati askatasun nahikoa eskaintzea. Beraz, niretzat hauek izango lirateke haur hezkuntzako irakasle batentzat ezaugarri garrantzitsuenak, eta beraz, ni modu egokian bete nahiko nituenak: empatikoa eta aktiboa izatea.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina